miércoles, 4 de febrero de 2009

Movie Maker-en bitartez bideo bat egin dut baina arazoak izan ditut YouTube-ra igotzerako orduan, beraz ezin izan dut blogean sartu.
Beste alde batetik, atzo eta gaur ezin izan ditut bideoak blog-era igo zeren eta, ez zegoela erabiltzeko moduan jartzen zidan, arazoak zeudela bideoak igoterako orduan.
Parkatu eragozpenak.

Mapa kontzeptuala



Mapa kontzeptual honek ez du zerikusirik blog honen gaiarekin.
Klaseko lan bat da eta nire Facebook-era ere igota dago, bertan, honekin batera gaiarekin erlazionatutako hainbat argazki ere badaude.

Collage

























Collage honekin gizartearen esparru desberdinetan arrazakeria ematen dela azaldu nahi dut.

Lehenengo irudiak Blog honen bitartez transmititu nahi dudana azaltzen du.
Bigarren irudia, eskolan ume batzuek egindako irudi bat da non ume kolerudun bat ikusten da arrazakeriari EZ dioen kamiseta bategaz eta buruan tiro egiten diote.

Hirugarren irudian, museo batean eskegita dagoen eskultura hori agertzen da, bai, arraza beltzeko pertsona bat da eta hurkatuta dago.

Azkenik, hainbat irudi biltzen dituen argazki bat dago eta bertan hainbat ume esklabu eta zapalduak agertzen dira.

Honelako gauzak gure inguruan gertatzen dira, bai haur, nagusi, gizon eta emakumeen artean eta hainbat eta hainbat herrialde txiroetan gero eta ume gehiago dituzte esklabu bezala.
Batzuen aburuz, kolore eta arraza desberdineko pertsonak zapalduak izateko jaio dira eta ideia hauek aurrera eramaten dituzte indarraren eta zigorren bitartez.


ARRAZAKERIARI STOP!!

Iragana eta oraina


"Si ayudo a una sola persona a tener esperanza, no habré vivido en vano"






"Hemos aprendido a volar como los pájaros, a nadar como los peces; pero no hemos aprendido el sencillo arte de vivir como hermanos"



"Nada que un hombre haga lo envilece más que el permitirse caer tan bajo como para odiar a alguien"













"Yes, we can"






Multimedia hau klasean egindako lan bat da.
SlideSharera igo eta gero musika eta animazioa kendu diote.

Inmigrazioari buruzko lan bat da eta bertan arrazakeriari buruzko zati bat dago, ez da asko baina lan interesgarria iruditzen zaidalako igo dut.
DBH-ko lehen zikloko ikasleei zuzenduta dago, pixkanaka-pixkanaka etorkinek duten egoera ezagutzeko eta kontzientziatzen hasteko.

Arrazakeria eskolan



Bideo hau YouTube-tik ateratakoa da. Bideo honetan arrazakeria umeengan ematen da eta bertan koloredun ume bati bere klasekideek nola joten dioten ikusten da.
Arrazakeria ikusten dugunez ez da soilik nagusien artean eta lan munduan ematen, umeen artean ere ematen da eta adin hauetako pertsonek gehiago sufritzen dute.
Beldurraren erabilera eta fisikoki eta psikikoki iraintzeak 2.mailako eraginak sortu ditzake eta batez ere lehen aipatu dudan bezala adin hauetan arriskutsuagoa da.

Egoera hauek oraindik ere munduko eskola askotan ematen dira eta gehienetan irakasleak ez dira honetaz konturatzen edo konturatzen badira ere ez dituztenez egoera hauek ikusten ezin dituzte salatu.
Beste alde batetik, klasekideek gehienetan beldur dira hitz egiteko beraz hauen laguntza ere ez da oso erabilgarria izaten.

Honelako egoerak grabatuak izaten dira gero interneten eskegiteko eta oraindik mingarriagoa izan dadin.
Telebistan askotan agertzen dira honelako albiste eta irudiak eta honek ezin du horrela jarraitu.
Pertsona bat arraza, kultura, hizkuntza... desberdinekoa izateagatik bakarrik ezin da gizartetik at gelditu eta bideo honekin egoera hau salatu nahi nuke.

lunes, 2 de febrero de 2009

Albistea

Arrazakeria eta Xenofobiaren kontrako manifestazioa

Datorren Martxoaren 28an, urtero bezela, Arrazakeria eta Xenofobiaren kontrako MANIFESTAZIOrako gonbite berezi bat egin nahi dizuegu, kaleetan zuen presentzia sentitu dadin Ezinbestekoa deritzogu elkarte eta mugimendu sozialen mobilizazioa egun hortan, jendarte justuago baten alde, non diskriminazioek ez duten lekurik. Zuek egiten duzuen lanaren bitartez pertsona askok jasaten duten arrazakeriaren berri duzue, eta horrexegatik, pertsona guztion eskubide berdintasunaren alde manifestatzera animatzen zaituztegu, aniztasun kulturala ere aldarrikatuko dugularik.
Ekar itzazue zuen aldarrikapen eta pankartak, eta animazioa ere nahi izan ezkero.


Albiste hau Tas-Tas Irrati Libretik ateratako albistea da.
Martxoaren 21 da Arrazakeriaren aurkako egun internazionala beraz, urte guztietan egiten dira manifestazioak.
Albiste honekin gendea animatu nahi nuke eta kontzientziatu.
ESKERRIK ASKO DENOI!!!

jueves, 8 de enero de 2009

ARRAZAKERIARI BURUZKO OLERKIA



"Ez naiz jaio, badakit, igaro diren urte hauetarako.
Behin esan dut, gaur errepikatzen dut.
Garai honek, indarkeria eta sentimendu eza exigitzen du,
marmolez edo granitoz egindako aurpegia.

Iraganean murgilduta bizi ez diren pertsonak,
orainean murgilduta hil ez diren pertsonak.
Garai hauek, miruak exigitzen ditu
Ez uso zuriak iturrietan.

Ez naiz jaio, badakit, etorkizun hurbil eta etorkizun gabeko
garai hauentzat.
Arantzaz beteriko garai hauentzat, eta ez lorez betetakoak.
Gehien daukana beti da gogorrena
Eta arraza ilunena duena ahazteko koloreak ere,
Guk geuk sortzen ditugu."


jueves, 18 de diciembre de 2008

Abenduko ekintzak


Bizakaiako SOS Arrazakeriak zine emanaldi bat antolatu du arrazakeriaren kontra, Abenduaren 22, 23, 29 eta 30erako, Bilbao Arte-n (Urazurrutia 32).
Arrazakeriari eta xenofobiari buruzko 4 pelikulen bitartez, gizartea sentsibilizatzea bilatzen dute eta kulturen arteko elkarrizketa bermatzea.
Honako pelikula hauek aurkeztuko dira:
Abenduak 22 (astelehena)
"Un día sin mexicanos" (2004) Zuz/Dir: Sergio Arau

Abenduak 23 (asteartea)
"Arrazakeriaren aurkako laburmetraiak"

Abenduak 29 Diciembre (astelehena)
"En un mundo libre" (2007) Zuz/Dir: Ken Loach

Abenduak 30 Diciembre (asteartea / martes)
"Persepolis" (2007) Zuz/Dir: Marjane Satrapi

viernes, 5 de diciembre de 2008

Atzerritarren etorrerak sortzen dituen erantzunak


Herrialde desberdinetako imigranteak bizitza eta lan egoerak hobetzeko urteetan zehar etorri dira Euskal Herrira.
Integrazioa, gizartean gustura sentitzea da, eta baita bertakoak inmigranteekiko ere, tratu duin eta begirunezkoa izatea. Arrazakeria beste arrazengan desberdintasun biologikoa dagoela sinestea da, desberdintasun hauek beste arrazen gaineko mesprezu eta bortxa justifikatzen dutela ustea da eta xenofobia (atzerritarrekiko beldurra) arrazismoaren aurpegi nabaria da.


Atzerritarren etortze masiboak bertakoengan sentimendu arrazista sortzen du. Etorkinak etorri ahala, usteak sortzen dira sentimendu arrazista hori laguntzen dutenak. Hau gerta dadin bertakoengan nabaritzen ditugun mesfidantza eta beldur nagusiak honakoak dira:


-Lana kenduko diotelako beldurra (azken finean ,eta sakon begiratuz, lana hobeto egingo duten beldurra dena).


-Delinkuentzia: jendarteak etorkinak droga, lapurreta eta negozio zikinekin lotzen du. Jendarteak erabiltzen duen topikoa hauxe da: “etorkina gure aberastasuna lapurtzera dator.


-Identitate nazionala galtzeko beldurra: bere herrian kanpotarrak nagusi izan eta beraien izaera eta kultura ezartzeko beldurra.


-Bertakoak lanaren truke irabazten duena baino diru kopuru handiagoa ematen zaiolako ustea, dirulaguntza gisa.


-Jendarteak aporafobia du, txiroekiko beldur edo mesfidantza.


Etorkinek bultzada bat emango diote ekonomiari, lan baldintza hobeak behar dituzten arren, baina hau arriskutsua izan daiteke, bazterketa , zapalkuntza, esplotazioa eta lanean segurtasunik eza eman baitaiteke. Batetik, inork egin nahi ez dituen lanak egiteko prest daude, horrek lanik gogor, zikin edo ezatseginenak burutzea dakarrelarik. Bestetik, baldintza txarretan lan egiteko prest daude, horrek istripuak izateko dakarren arriskuarekin. Gainera, guzti hau soldata lotsagarri baten truke.

jueves, 13 de noviembre de 2008

Racismo
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: racismo)


Hemen uzten dizuet power point hau, gazteleraz egon arren arrazakeria zer den, nola sortzen den, historian zehar izan duen bilakaera e.a. oso ondo azaltzen duela uste dut.
Guzti honez gain, erabilitako argazkiak aproposak eta erabilgarriak direlakoan nago.

jueves, 30 de octubre de 2008



Ikusi nahi ez badugu ere, arrazakeria gauza txikienetan ere badago eta honako hau adibide soil bat da.
Youtube-tik ateratako bideo honek nire arreta deitu du, oso laburra eta hitz gabekoa izan arren "arrazakeria" hitz bezala oso ondo laburtzen duelako.

Honelakoak, beste era batera ematen dira gure gizartean. Hau da, zenbat eta zenbat imigrante gelditu dira lanik gabe haien kolore eta kulturagatik?
Zenbateri jarri diete arpegi txarra soilik arpegira begiratuz??

jueves, 23 de octubre de 2008

Blog honen bitartez arrazakeriari buruzko informazio eta irudiak ikusi ahalko dituzue.

ARRAZAKERIA


ONGI ETORRI BLOG BERRI HONETARA!!!!