jueves, 18 de diciembre de 2008

Abenduko ekintzak


Bizakaiako SOS Arrazakeriak zine emanaldi bat antolatu du arrazakeriaren kontra, Abenduaren 22, 23, 29 eta 30erako, Bilbao Arte-n (Urazurrutia 32).
Arrazakeriari eta xenofobiari buruzko 4 pelikulen bitartez, gizartea sentsibilizatzea bilatzen dute eta kulturen arteko elkarrizketa bermatzea.
Honako pelikula hauek aurkeztuko dira:
Abenduak 22 (astelehena)
"Un día sin mexicanos" (2004) Zuz/Dir: Sergio Arau

Abenduak 23 (asteartea)
"Arrazakeriaren aurkako laburmetraiak"

Abenduak 29 Diciembre (astelehena)
"En un mundo libre" (2007) Zuz/Dir: Ken Loach

Abenduak 30 Diciembre (asteartea / martes)
"Persepolis" (2007) Zuz/Dir: Marjane Satrapi

viernes, 5 de diciembre de 2008

Atzerritarren etorrerak sortzen dituen erantzunak


Herrialde desberdinetako imigranteak bizitza eta lan egoerak hobetzeko urteetan zehar etorri dira Euskal Herrira.
Integrazioa, gizartean gustura sentitzea da, eta baita bertakoak inmigranteekiko ere, tratu duin eta begirunezkoa izatea. Arrazakeria beste arrazengan desberdintasun biologikoa dagoela sinestea da, desberdintasun hauek beste arrazen gaineko mesprezu eta bortxa justifikatzen dutela ustea da eta xenofobia (atzerritarrekiko beldurra) arrazismoaren aurpegi nabaria da.


Atzerritarren etortze masiboak bertakoengan sentimendu arrazista sortzen du. Etorkinak etorri ahala, usteak sortzen dira sentimendu arrazista hori laguntzen dutenak. Hau gerta dadin bertakoengan nabaritzen ditugun mesfidantza eta beldur nagusiak honakoak dira:


-Lana kenduko diotelako beldurra (azken finean ,eta sakon begiratuz, lana hobeto egingo duten beldurra dena).


-Delinkuentzia: jendarteak etorkinak droga, lapurreta eta negozio zikinekin lotzen du. Jendarteak erabiltzen duen topikoa hauxe da: “etorkina gure aberastasuna lapurtzera dator.


-Identitate nazionala galtzeko beldurra: bere herrian kanpotarrak nagusi izan eta beraien izaera eta kultura ezartzeko beldurra.


-Bertakoak lanaren truke irabazten duena baino diru kopuru handiagoa ematen zaiolako ustea, dirulaguntza gisa.


-Jendarteak aporafobia du, txiroekiko beldur edo mesfidantza.


Etorkinek bultzada bat emango diote ekonomiari, lan baldintza hobeak behar dituzten arren, baina hau arriskutsua izan daiteke, bazterketa , zapalkuntza, esplotazioa eta lanean segurtasunik eza eman baitaiteke. Batetik, inork egin nahi ez dituen lanak egiteko prest daude, horrek lanik gogor, zikin edo ezatseginenak burutzea dakarrelarik. Bestetik, baldintza txarretan lan egiteko prest daude, horrek istripuak izateko dakarren arriskuarekin. Gainera, guzti hau soldata lotsagarri baten truke.